Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Bigarren urtez berreskuratu dituzte inauteak Bagordin

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 2a

Eguraldi tristeari giro ederra paratu zioten Bagordiko gazteek larunbatean

Argazkiak: Jone Etxeberria

18 urteren ondotik inauteak berreskuratu zituzten iaz elizondoar eta elbetearrek, eta aurten erakutsi dute ez dutela ohitura berriz hiltzen uzteko asmorik. Harriburuan gosaldu ondotik, etxez etxe ibili ziren Iñaki akordeoilariarekin, trago eta jateko artean. Eguna borobiltzeko, 60 bat lagun bildu ziren tiro elkartean afaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun