'Rigor Mortis' antzezlanaren irakurketa dramatizatua eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 29a

Dorleta Urretabizkaiaren Rigor Mortis antzezlana ezagutzeko aukera izanen da bihar, ilbeltzaren 30ean, Elizondoko Akelarre kulturgunean 18:00etan. Lau lagunek eginen dute lanaren irakurketa dramatizatua, eta ondotik haren inguruko solasaldia izanen da. Saioa euskaraz eta debalde izanen da, LEB Ekin programaren barnean antolatua.

Sinopsia

Hil berri den gizonaren inguruan emaztea, alaba, biloba eta bizilagun bat. Rigor Mortisa saihesteko ahaleginean, familiako sekretuak aireratzen hasiko dira atzera bueltarik ez duen bidean. Familiaz, harremanez eta sekretuez mintzo den endreduzko komedia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun