(H)ilbeltza elkarteak aurtengo edizioaren balorazio «arras positiboa» egin du

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 27a

Astelehenean hasi eta asteburura arte «ekitaldiz ekitaldi geroz eta jende gehiago bildu zen. Urtero etortzen den jendeak errepikatzen du eta jende berria etortzen zaigu, beraz, urtetik urtera jende gehiago».

Argazkiak eta testua: (H)ilbeltza

Euskal Nobela Beltzaren Astearen 12. edizioak arras harrera ona izan du; «(H)ilbeltza finkatua da eta jendeak agendan markatutako egunak dira. Etortzen den jende guztia hilbeltzakide bihurtzen da, manera batean edo bertzean parte hartzen duelako». Antolatzaileen partez, «esker mila parte hartzaile guziei, ikusle, entzule, sortzaile, sukaldari… denei!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun