Erratzuko herritar talde bat Kaxtrail mendi lasterketa antolatzen ari da urriaren 24ko, Xabier Rekarte 'Kaxtel' erratzuarraren oroimenez, bere heriotzaren 10. urteurrenean.
Ibilbideari buruzko informazioa eman dute antolatzaileek: Erratzutik abiatu eta Azkaraten goiti Gorramendi igoko du, Gorramakil pasatu eta Alkaxuri ingururat joanen da. Beheiti eta goiti berriz, Astatetik (Iparlara inguruan) Izpegirat joanen da, ibilbide erdia osatzeko. Ondotik Olate igo eta Auzatik pasatuko da, Azpiltegiko oihanetik Burga mendia igo, jaitsi eta Soralar igoko du. Handik ibilbideak beherantz eginen du Erratzun akitzeko.
Proba banaka edo binaka egin daiteke, ibilbidea erdi eta erdi eginez. Interesa dutenek martxoaren 5etik aitzinera ematen ahalko dute izena.