'Harresiak: atzo, gaur eta bihar' proiektua landu dute Almandozko eskolan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 22a

Bertzeak bertze, harresiak zer diren, zertareko eraikitzen diren eta munduko zein tokitan dauden ikasi dute, eta «hauek eraistea beharrezkoa dela» ondorioztatu dute, «mundu eta pertsona libreak izan gaitezen»

Almandozko eskolako handien gelakoek, hau da, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara bitartekoek, 'Harresiak: atzo, gaur eta bihar' proiektua landu dute lehenbiziko hiruhilekoan. Hainbat gauza ikasteko eta hausnartzeko aukera izan dute. Alde batetik, harresiak zer diren eta zein mota dauden, materialaren arabera.Bertzetik, zertarako eta nork aginduta eraikitzen dituzten, eta munduko zein tokitan dauden. Azkenik, «beharrezkoak ote diren hausnartzeko parada izan dugu eta zera ondorioztatu dugu: hauek eraistea beharrezkoa dela, mundu eta pertsona libreak izan gaitezen».

Gaiari buruz ikasi eta hausnartu bitartean, ikasleek maketa bat sortu dute. Eskolako sarreran paratu dute ikusgai eta nahi duen herritar oro gonbidatu dute ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun