Hezeguneen Nazioarteko Egunari keinua egin diote Amaiurko eskolan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 21a

Eskoletako Urmaelen Sareko parte da Amaiurko eskola eta 'Urmaelak gu eta guk urmaela' izeneko ekimenean parte hartu dute.

Otsailaren 2an izanen da Hezeguneen Nazioarteko Eguna eta sareko ikastetxe kideek argazkiak egin dituzte haien urmael hezitzaileak besarkatzen, «hark ematen digun ikasteko eta gozatzeko guzti horren esker onez». Otsailaren 2aren bueltan argazki guztiak argitaratuko dituzte sarearen webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun