Xorrotx eta fin

Amartean taldea: Amatasunak partekatu, zaindu eta elkarrekin hausnartzeko talde egonkorra

Xorroxin irratia 2026ko urtarrilaren 20a

Baztango Udaleko berdintasun eta gizarte zerbitzuen eskutik, Amartean jarduera zikloa burutu zen iaz. Amatasunaren esperientzien inguruko topaketa, gogoeta eta sentsibilizaziorako gune bat sortzea izan zen helburu eta solasaldi nahiz jarduera kulturalez osatutako zikloa izan zen, ikuspegi literariotik abiatua eta gorputza eta bizipenetan oinarrituta, loturak ehuntzeko eta amatasun garaikidearen inguruan gogoeta kritikoa pizteko.

Udaberrian eta udazkenean egin ziren jarduerak eta adituen laguntzaz, bertzeak bertze, indarkeria obstetrikoa, kontziliazioa, zaintza edo amatasun esperientzia anitzak jorratu ziren. Bertzetik, ama talde egonkor bat sortzeko interesa duten emakumeekin bilkura irekia egin eta ildo horretatik ariko gara hurrengo minutuetan.

Amen talde egonkor eta ireki bat sortzear da amatasun feministen  inguruan interesa eta parte hartzeko prest dauden guztiendako.

Parean elkarteak gidatuko du eta elkarteko profesionala den Miren Lantzekin egon gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun