San Anton eguna ospatu dute asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Eguraldi kaskarrari aurre eginez, jendetze bildu zen larunbat goizean Elizondoko plazan

Argazkiak: Ondikol

Zahar etxeak eta Baztango Udalak San Anton eguna antolatu dute aurten ere. Goizean txistulariak eta Alazne Untxalo eta Bittor Elizagoien bertsolariak zahar etxean izan ziren, eta nahiz eta egoiliarrak barnean gelditu eguraldi tristeagatik, bertsolari eta musikariak plazarat joan ziren ondotik. Bertan, bertso eta txistu artean, Baztan zopak banatu zituzten.

Goiza borobiltzeko, urteroko zozketa egin zuten Balleko Etxetik. Beti bezala, lau haur izan ziren zenbaki saridunak atera zituztenak: Zigako eskolako Inar Alzuguren eta Aroa Azkarate eta Baztan Ikastolako Ekain eta Xane Dufurrena anai-arrebak. Bertako produktuekin osatutako lau saski zozketatu zituzten eta 1.873 izan zen zenbaki irabazlea. Bigarren sariduna 2.405 izan zen, hirugarrena 1.985 eta laugarrena 2.571.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun