Inauteak 2026

Inaute sasoia abiatu dute Anizen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Ortziraleko afariarekin eman zioten hasmenta Anizko inauteei Berroetako eta Anizko gazteek

Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena

Zenbaiti gaua bixkorki luzatu zitzaien, eta biharamuneko hitzordurat ailegatzeko neketan ibili baziren ere, 09:00etako elkartean zeuden etxez etxe ibili ziren gehiexkoenak. Gosaldu ondotik, 11:30 aldera abiatu ziren Bordaxuri aldera Nahia eta Jasone musikariekin. Etxeetan puxkak bildu, solasean, kantuz, dantzan... giro ezin hobean egon ziren gazte eta ez hain gazteak. 11:30ean Bordaxurin hasi zuten ibilbidea 12 orduz luzatu zen hondar etxeraino, Jauregiraino. Jauregitik, gauerdian itzuli ziren elkarterat bestari segida emateko.

Heldu den asteburuan bestak segida izanen du, baina hontakoan aniztarrak izanen dira Berroetarat joanen direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun