Iruritako bertso bazkariko txartelak erosteko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Gure Kaiola elkarteak bertso bazkaria antolatu du ilbeltzaren 24an, larunbata, 14:00etan. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Xabat Illarregi ariko dira kantari. Txartelak salgai daude igandera arte, 35 eurotan, Iruritako Gizarte Bilgunean eta farmazian eta Elizondoko Intza ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun