'Mujeres que mueven montañas' liburua aurkeztuko dute igandean Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Bidaiatzeko bertze moduak zikloaren bigarren saioa izanen dute asteburu honetan Elizondoko Txokoto tabernan. Begoña Santos Olmeda idazleak Mujeres que mueven montañas liburua aurkeztuko du, mendiarekin lotutako zortzi emakumeren historia harrigarriak kontatzen duena. Ilbeltzaren 18an 12:30ean izanen da saioa, gaztelaniaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun