Elizondon ere San Anton eguna ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 15a

Urtero bezala, goiz osoko egitaraua antolatu dute Baztango Udalak eta zahar etxeak ilbeltzaren 17rako

Eguna hasteko, 11:00etan bertsolari eta txistulariak izanen dituzte adinekoen egoitzan, eta ondotik plazarat joanen dira bertsolari zein txistulariekin. Bertan baztan zopak banatuko dituzte 11:30etik goiti. 13:00etan, berriz, San Anton eguneko zozketa eginen dute Balleko Etxetik.

Aurten, bertze behin, zozketako sariak Baztango Zaporeak elkartearen eskutik izanen dira, bertako produktuekin osatutako lau sorta: gasnak, sagardoa, ardoa, esnekiak, bildotsa, patea, erreximenta… Lehenbiziko sariak 500 euroko balioa izanen du, bigarrenak 250 eurokoa, hirugarrenak 150 eurokoa eta laugarrenak 100 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun