Pertsona bat hil da Arizkungo Bergara auzoan izan den trafiko istripuan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Ezbeharra N-121-B errepidean gertatu da, Arizkungo Bergara auzoko Domintxenea baserriaren ondoan. Istripua 14:00 aldera gertatu da, kamioi batek eta 4x4 ibilgailu batek talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, ibilgailuko gidaria, 49 urteko gizonezkoa, bertan hil da eta hiru lagun zaurituak eraman dituzte ospitalera.

Hiru zaurituetako bat larri eraman dute ospitalera eta bertze biak zauri arinagoak dituzte 

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez, hiru pertsona zauritu dira, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Iruñera: 49 urteko gizonezko bat, trauma torazikoa eta pronostiko erreserbatuarekin anbulantzia medikalizatuan eraman dutena; 62 urteko gizonezko bat, politraumatismoekin eta hau ere pronostiko erreserbatuarekin, eta hirugarren pertsona bat, suhiltzaileen zerbitzuko oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia batean eraman dutena.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da denbora batez eta gero txandaka ireki dute bidea. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun