Amaren alabak taldeak kontzertua emanen du igandean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 8a

Bizkaie irratia/Wikimedia

Baztango Kultura Zerbitzuak Amaren alabak talde zuberotarraren kontzertua antolatu du ilbeltzaren 11n, igandea, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean 18:00etan. Sarrera librea izanen da.

Amaren alabak

Amaren Alabak 6 emakumez osatutako taldea da: Maider Bedaxagar, Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar. Zuberoarrak dira jatorriz, eta 11 urte zituztenetik elkarrekin abesten dute, unibertso propioa sortuz, euskaraz, portugesez, aragoieraz edo italieraz, kantu tradizionalen bitartez. Kantua da haien tresna bakarra, eta dantza dute lagun maiz, doinu zaharrei kadentzia emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun