Azaro hasieran Gazte Asanblada berriz ere martxan paratu zuten Baztanen eta «kide dezente» sartu omen ziren. Horrek «aire freskoa» ekarri dio taldeari eta eguberrietan antolatutako ekitaldietan ere nabaria izan da mugimendua.
Abenduaren 24ko gauean Utxaranga eta Axolot Selketahren emanaldiak izan zituzten. Hilaren 30ean, berriz, mahai jokoetan aritzeko aukera izan zen, txokolate beroaren laguntzarekin. Azkenik, urtea ongi hasteko ilbeltzaren 3an mus tximista eta talo jatea izan zuten. Amaia eta Aritz Maxko izan ziren txapeldunak, Unai eta Aritz Elizondo bigarren eta Eki eta Hegoa hirugarrenak. Guztira 500 euro bildu zituzten eta Aroztegiko Elkartasun Komitera bideratu zituzten irabaziak.
Udaberriari begira, ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa iragarri du Gazte Asanbladak.