Hiru Errege Magoen bisita izan dute Elizondon ere

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 7a

Hotzari aurre eginez, Errege Magoak Elizondon izan ziren astelehen ilunabarrean. Herriari itzulia egin ondotik, plazan harrera egin zieten, aurresku eta guzti. Plazako kioskoan hitza hartu zuten, eta gero haurrek haien opariak erregeei eskatzeko aukera izan zuten. Horrez gain, jaiotza bizidunak eta saskien zozketak ez zuten hutsik egin. Ikusi hemen zenbaki sarituak.

Argazkiak: Juan Mari Ondikol eta Joxe Mari Oskariz

Urtero bezala, bertako produktuekin osatutako 21 saski zozketatu zituzten. Hauek izan ziren zenbaki sarituak:

  • 1. saskia: 8.094
  • 2. saskia: 5.730
  • 3. saskia: 8.969
  • 4. saskia: 9.209
  • 5. saskia: 9.071
  • 6. saskia: 0947
  • 7. saskia: 9.578
  • 8. saskia: 0022
  • 9. saskia: 9.663
  • 10. saskia: 2.066
  • 11. saskia: 4.622
  • 12. saskia: 3.575
  • 13. saskia: 0365
  • 14. saskia: 7.806
  • 15. saskia: 0876
  • 16. saskia: 2.148
  • 17. saskia: 4.680
  • 18. saskia: 5.905
  • 19. saskia: 3.428
  • 20. saskia: 5.287
  • 21. saskia: 5.290

Saridunek urtarrilaren 10era arte izanen dute saria eskatzeko epea, eta horretarako eskuragarri dute hurrengo telefono zenbakia 699 31 45 14  (Aitor).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun