Ohiturari segituz, aitzineko urteko kontuak aurkezteko bilkura irekia egin zuen Elizondoko Herriak Errege egunean. 2025 urtea 8.313,55 euroko superabitarekin hetsi dutela jakinarazi zuten, izan ere, sarrerak guztira 215.238,27 eurokoak izan dira eta gastuen totala 206.924,72 eurokoa.
Diru sarreren artean, nabarmentzekoak dira etxesaria (72.277,72 €), herriko bestak (63.074,35 €) eta feriak (31.533 €). Horrez gain, hilerriarekin 18.436,16 euro lortu dira, udalaren esleipena 13.562,24 eurokoa izan da, inauteriek 6.866,50 euroko sarrerak izan dituzte, Txokotoko zikiroak 6.820,89, errentek (Herriko Etxea eta terrazak) 2.339,84 euro eta Olentzeroren txartelak, berriz, 363,57 euro.
Gastuei dagokionez, Santio bestak izan dira gastu nagusia (118.176,97 €), ondotik Txokotoko bestak (17.141,87 €), hilerria (14.017,44 €), Orakunde eta inauteriak (12.949,32 €) eta urriko feria (10.322,79 €). Aipatzekoak ere etxesarien itzulera eta gastuak (7.315,69 €), Herriko Etxeko asegurua (2.686,62 €), hornikuntza gastuak (1.735,41 €), Olentzero eguneko gastuak (1.724,20 €), otorduak (1.404,5 €), publizitatea (1.186,15 €), Erraldoien egunekoak (1.117,63 €) eta konponketak (1.032,8 €).