Elizondoko Herriak urteko kontuak aurkezteko batzarra eginen du bihar

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 5a

Herriko Etxean izanen da saioa. Argazkia: Ondikol.

Elizondoko Herriak urteko lehenbiziko batzar irekia eginen du urtarrilaren 6an, asteartea, 12:00etan Herriko Etxean. Aitzineko batzarreko akta leitu ondotik, 2025 kontuak aurkeztuko ditu bertan alkatetza taldeak. Akitzeko, herritarrek galderak eta eskaerak egiteko txanda izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun