Urtero bezala urtea akitu eta hasi eskean egin dute aniztarrek. Abenduaren 24an Olentzerorekin kantuz eta jan-edanean aritu baziren, ilbeltzaren 1ean ere, kantua eta eskean hasi zuten urtea haur eta gaztetxoek. Urte berri-berri, zer dakarrazu berri kantari ordu eta erdi pasatu zuten etxez etxe urtatsak biltzen. Eskeko ohiturei jarraipena emateko, ondoko hitzordua ilbeltzaren 17an izanen da, hontakoan, inauteak izanen baitira Anizen.