Elizondoko San Silvestrea inoiz baino partaide gehiagorekin

Ttipi-Ttapa

540 dortsal banatu zituen abenduaren 31n antolakuntza taldeak. Bertze urte batez Unai Barazabal azpilkuetarra izan zen garaile, eta emakumeen artean Elizondon bizi den Rebeca Mariño, mozorro eta guzti.

Argazkiak: Ondikol

Baztandarrek ere lasterka akitu zuten urtea, San Silvestre lasterketaren 15. edizioarekin. Urtetik urtera lasterkari gehiago izaten ditu probak eta azken edizioan inoiz baino jende gehiagok parte hartu du; 367 lagun lasterketa nagusian eta 173 neska-mutiko ttikien lasterketan, 540 denetara (iaz, erraterako, 429 izan ziren guztira).

Gizonezkoetan Unai Barazabal izan zen bertze behin irabazlea (12:20), bigarren Gartxot Iribarren (12:50) eta Iñaki Ordoki hirugarren (13:00). Emakumezkoetan, berriz, Rebeca Mariñok irabazi zuen (15:19), Ines Aguado bigarren (16:09) eta Jaione Perurena hirugarren, hiru segundoko aldearekin (16:12).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun