Abenduaren 21ean, Gerardo Plaza mendigoizalea zenaren oroigarri Baztango Mendigoizaleak eta batu zitzaizkien herritarrak, tartean plazatarrak, Legatera igan ziren. Ondotik, Lekarozko elkartean otordua egin zuten denek elkarrekin eta «beti bezala gustura» ibili zirela aipatu dute. Batekin aski, ez; eta hilaren 28an, urteko hondar igandean, Auzara ere igan ziren.