Eguberri gauean Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 24a

Besta egun handia izaten da abenduaren 25eko arratsekoa Elizondon. Bada, Elizondotik etxera modu seguruan itzultzeko gan-torri autobus zerbitzua izanen da. 

Autobusa Elizondoko plazan hartu beharko da eta bi ibilbide eginen ditu. Lehenengo ibilbidea Elizondotik Arizkun, Erratzu, Azpilkueta eta Amaiurrera artekoa izanen da eta Elizondoko plazatik aterako da 03:00etan eta 05:00etan

Bigarren ibilbidea Lekaroz, Gartzain, Irurita, Zigaurre, Ziga, Aniz, Berroeta, Almandoz, Oronoz-Mugairi eta Arraioz artekoa izanen da eta 03:40ean eta 05:45ean aterako da Elizondoko plazatik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun