Joan den ortziralean, Baztango Udalak utzitako eta bailarako jubilatuentzat izanen den lokala inauguratu zuten Elizondon, plazan, turismo bulegoaren ondoan. Harremanak elkarteko, Arkupeak elkarteko, pentsionisten taldeko… kideentzat eta bailarako jubilatu guztientzat izanen da xokoa. Harremanak jubilotekako kidea den Angel Mari Erregerena erratzuarra gonbidatu dugu irratira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.