Baztan Kirol Elkartearen ereserkia aurkeztu dute mendeurrena borobiltzeko

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 22a

Baztan futbol taldeko jokalariak eta ordezkariak, Giltxaurdiko urteko azken partidan ohorezko sakea egin zuten Elizondoko abesbatzako ordezkariekin. Argazkia: Ondikol

Baztan Kirol Elkartea 1925ean sortu zen eta, hortaz, mendeurrena ospatzen aritu da urte osoan. Mendeurrenaren urtea borobiltzeko, ereserkia edo himnoa aurkeztu zuten larunbatean. Asier Zabalza elizondoarrak sortu du, Giltxaurdikoeine izenburuarekin eta Recreo musika bandak musika eta Elizondoko abesbatzak letra paratu diote. Larunbat goizean, txistulariek ere bertsio bat jo zuten eta Elbeteko Eguberrietako kontzertuan ere jo zuen musika bandak.

 

Asier Zabalza elizondoarrak sortutako ‘Giltxaurdikoeine’ himnoari musika paratu dio Recreo bandak eta letra Elizondoko abesbatzak

Larunbat arratsaldean, Baztan futbol talde nagusiak jokatu zuen urteko azken partidan ere aditzeko aukera izan zuten Giltxaurdin. Gainera, Elizondoko abesbatzako ordezkaritza batek ohorezko sakea egin zuen eta argazkia atera zuen jokalarien eta klubeko ordezkariekin batera. Gainera, Baztanek 1-0 irabazi zion Cantolaguari eta promozioko postuetan, laugarren, akitu du urtea.

Recreo musika banda Baztan Kirol Elkarteko ereserkia jotzen Elbeteko elizan. Argazkia: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun