Independentziaren Eguna ospatu dute asteburuan Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 16a

Baztan-Bidasoko gazteok independentzia! lelotik abiatuta; Ernai Baztan, Ernai Malerreka eta Ernai Bortziriak taldeen eskutik, Independentziaren Eguna ospatu berri dute Iruritan.

Argazkiak: Aintzane Ariztegi.

Independentziaren Egunaren erreklamu gisa; Malerrekatik, Bortzirietatik, Baztandik zein bertze zenbait lekutatik hurbildu zen jendea larunbatean Iruritara. Hala, egun osoko egitarau betea prestatua zuten; goizean paxaka kirol erakusketa, azoka ttikia eta hitzaldiren bat, eguerdian kantu zahar bazkaria, ondotik elektrotxarangarekin herrian barna itzulia eta ilundu zuen horretan, Ernairen ekitaldia eta kontzertuak hurrenez-hurren.

Kantu zahar bazkarian 60 lagunetik goiti bildu ziren eta gauean, berriz, erreboteko plazan paratua zuten karpa bete-beterik ikusteko aukera egon zen ordu batzuetan. Bide batez, hantxe bildu ziren herritarrak aurtengo abenduaren 13an, independentziaren aldeko aldarriak plazaratzera eta elkarren arteko goxotasunaz disfrutatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun