'Esnatu ala hil' liburua aurkeztuko dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 15a

Garikoitz Goikoetxea egilea bertan izanen da. (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)

Abenduaren 16an, 18:00etan, Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena eginen du Garikoitz Goikoetxeak Arizkunenean. 

Aunitzetan aipatu da euskararen indarberritzea noraez gisako batean dagoela, ez direla garairik hoberenak euskararentzat. Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok, elkarrekin osatu duten liburuan, euskararen oraina eta geroa aztertu dituzte. Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna. Haien hitzetan, «begiak zabaltzeko ordua da, izan ere. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun