Diabetesa eritasuna gai hartuta, "Geure burua zaintzeko eskuliburua" inguruko xehetasunak jaso genituen irratian. Lesakako osasun zentrutik aldian behin informazioa helarazten digute, irratitik zabaldu nahi baldin badugu.
Joan den astean, gure tertuliaren atalean, zertzelada batzuk emateko tarte bat hartu genuen… handik minutu batzuetara entzule batek idatzi zuen…errandako guztia aditu zuela erranez eta sarean sartu eta bere hitzak leitu genituen: 33 urte nirekin zaudela…
Arantxa Eskudero Elizondon bizi den gartzaindarrak diabetesa du eta irratira gonbidatu eta prest agertu da gurekin solastatzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.