Antzerkia 18:00etan hasiko da eta sarrera dohainik izanen da, lekuak bete arte
Txalo Produkzioak taldearen lana da, eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira aktoreak. Antzerkiaren edukiari dagokionez, Juan Carlos Rubioren jatorrizko testu batekin, Arizonak AEBk Mexikorekin duen mugan kokatuko ditu ikusleak, baina Ceuta edo Melilla izan zitekeen. «George eta Margaret, gringoek, beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik ttikienean gurutzatzeko esperoan. Mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz hausnartzen duen testua da, baita bere pertsonaiak ikuspegi tragikomiko batetik aztertzen dituena ere».