Euskal Herriko bi eskubaloi talde onenek Elizondon jokatu dute asteazken honetan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Amara Bera Bera eta Replasa Beti Onak taldeetako jokalariak, Baztango BKTko harrobikoekin batera, asteazken arratsaldean Elizondoko kiroldegian. Argazkia: Ondikol

280 ikuslek ikusi zuten Atarrabiako Replasa Beti Onak eta Donostiako Amara Bera Bera taldeen arteko partida ederra eta nafarrak gailendu ziren (21-20)

Elizondoko kiroldegia lepo bete zuten asteazken arratsaldean 280 ikuslek, gaur gaurkoz Espainiako Guerreras Iberdrola emakumeen eskubaloi talde nagusian jokatzen duten Euskal Herriko bi taldeen arteko norgehiagoka ikusteko. Donostiako Super Amara Bera Bera gaur egungo liderra eta Atarrabiako Replasa Beti Onak izan ziren aurrez aurre lagunarteko partidan eta nafarrak nagusitu ziren (21-20). Baztango BKT eskubaloi taldeak antolatu zuen partida, Alemanian eta Herbeheretan jokatzen ari den munduko eskubaloi txapelketa dela eta, bi taldeek ligan atseden dutela aprobetxatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun