'Ez dakizu nola tratatu?' bakarrizketa gaur arratsaldean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Nafarroako Gobernuak eta Baztango Euskara Zerbitzuak antolatuta, gazte eta helduendako bakarrizketa izanen da gaur Iruritako Gizarte Bilgunean. 

Ez dakizu nola tratatu? izeneko antzerkia 17:00etan hasiko da Iruritako Gizarte Bilgunean.

Maite Redinek eskribitu eta Celia Fañanasek antzeztutako umorezko bakarrizketa hau Tdiferenciaren proposamena da, «irria eta hausnarketa aldi berean biztea helburu» duena.

Bakarrizketari buruzko xehetasunetan ageri denez, «Gizon batzuek diote 'ez dakitela emakumeak nola tratatu'. Harremanetan botere eta portaeraren dinamikan aldaketaren aurkako erresistentzia islatzen du horrek. Hori gertatzen ari da genero berdintasun handiagoaren alde eta lehen onargarritzat jotzen ziren jarrera eta jokabideen arbuioaren testuinguruan, hala nola, jazarpena, manipulazioa edo mespretxua. Aktoreak interpretatzen duen Pandoraren pertsonaiak irekiko du erantzunen kutxa. Masterclass barregarri eta batzuetan absurdo bat emanen du pertsona horiei zalantza guztiak argitzen laguntzeko. Gizon batzuek harreman trebetasunen galera izan dezakete, eta Pandorak lagunduko du. Kontrol edo menderatze taktikak aldatzea, modu osasuntsuagoan eta errespetu handiagoan erlazionatzeko, non berdintasuna eta adostasuna oinarrizkoak diren».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun