Baztango EH Bilduk batzar irekia eginen du bihar Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 9a

Herritar guziei zabaldutako hiruhileroko ohiko batzar irekia eginen du bihar Baztango EH Bilduk, 19:00etan, Arizkuneneko sabaian. 

Biharkoan zenbait kontu izanen dira solasgai, horien artean hurrengoak: Elizondoko Benito Mennin adingabe migratzaileendako irekitzekoa den harrera zentroa; udal lantaldeari dagokionez, obra baimenak eta eta ondare zerbitzuak; EH Bildu koalizioari erreferentzia eginez, nazio elkarrizketa; Venezuelako egungo egoera eta azkenik, honako galderaren bidez bideratutako hausnarketa estrategikoa: udaleko enpresa publikoen jarduera ekonomikoa hedatu beharra da?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun