'Hemengoak' dokumentala ikusgai abenduaren 9an Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 5a

Hemengoak dokumentala

Iruñeko haur eskola publikoetan elikagai freskoak, sasoikoak eta hurbilekoak eskaintzeko udalak egindako apustua erakusten du dokumentalak. Emanaldia 17:30ean hasiko da eta gero, solasaldia izanen da udal ordezkariekin eta adituekin.

Ekitaldian Aitziber Campion Iruñeko Udaleko zinegotziak eta Baztango Udaleko ordezkariek parte hartuko dute.  Ekainean sinatu zuten hitzarmena Baztango Udalak eta Iruñekoak, Baztango haur eskoletan Hemengoak proiektua martxan jartzen laguntzeko. Campionek Iruñeko haur eskola publikoetan elikadura osasuntsuaren eta iraunkorraren inguruan garatzen ari diren proiektua azalduko du. Iruñean 2019ko urrian jarri zuten martxan proiektua, sasoiko eta hurbileko jaki fresko eta ekologikoekin haur eskoletan bertan prestatutako otorduak emateko. 

Bertze bi gonbidatuk ere parte hartuko dute proiekzioaren ondotik eginen den solasaldian. Izaskun Berasategi nutrizionistak elikadura eredua eta haren oinarri teknikoak azalduko ditu eta Alfredo Hoyuelos organo autonomoko gerenteak proiektuaren ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa aurkeztuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun