Artisau azoka eginen dute igande honetan Erratzun

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 5a

11:00etatik 14:30era bitarte bilduko dira Erratzuko plazan.

Eskaintza zabala izanen da igande honetan, abenduaren 7an, Erratzuko plazan. Bitxiak, gasnak, ukenduak, euskal pastelak, sagar zukua, eztia, xaboiak, artile lanak, garagardo artisauak, eskuz egindako osagarriak, zurezko lanak, larrugintza, eskuz serigrafiatutako arropak...salduko dituzte, bertzeak bertze. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun