Erran ohi dute neguaren hoztasunean lurreko su inguruan izan ohi direla solasaldi goxoenak. Bide batez, atzoko egunean Baztango gaztetxean hala izan zen; lurreko sua piztu baitzuten eta karrikako hotzetik eskapo suak eskaintzen zuen berokiaren bueltan bildu baitziren herritarrak.
Are, Euskararen Eguna izanik, gonbidatu bereziak eduki zituzten: Danel Galdaera eta Beñat Iturbe, euskal artistak. Galdaerak eta Iturbek solasaldiak eskaini zituzten eta irri, hausnarketa eta hartu-emanen artean eguna xamurtasunez borobildu zuten gaztetxera hurbildu zirenek.