Tokiko txanpona, tokiko onura

Xorroxin irratia 2025eko abenduaren 9a

Euskoa Europako tokiko txanpon erabiliena da. Iparraldean 4.000 erabiltzailetik goiti ditu, eta urte honen hasieran jakin genuen Euskoa hamabi urtez Ipar Euskal Herrian erabilgarri egon ondotik, Hego Euskal Herrian ere antzeko eredu bat bultzatu nahian dabiltzala, hala nola Baztanen eta Oiartzualdean. 

 

Baztango Bertan elkarteko lehendakaria den Juan Angel Perotxenak eman dizkigu azalpenak. Tartean, orain galdeketa garrantzitsu bat abiatuko dutela azaldu digu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun