Belateko eta Almandozko tunelak itxiko dituzte ortzegunean Iruñerako noranzkoan

Goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara Iruñerako bidean doazenak, Belateko gainetik ibili beharko dute.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Almandozko eta Belateko tunelen inguruan egin behar dituzte lanak tarteko, N-121-A errepidea itxita egonen da Iruñerako noranzkoan, bihar ortzeguna, 08:00etatik 18:00etara. Trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratuk dute. Irun aldera, aldiz, normaltasunez irekia egonen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun