Naiz Presidente musika taldeak kontzertua emanen du etzi Elbeteko Zapatilleran

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 1a

Abendutik urtarrilera bitarte zenbait kontzertu iragarri dituzte Elbeteko Zapatilleratik; abenduaren 3an, Naiz Presidente musika taldeak eskainiko duena barne

Naiz Presidente musika taldeak Zapatilleran joko du etzi, 18:00etan. Musika taldea, Naizroxa talde pasaitarraren eta Vice Presidentes talde gasteiztarraren arteko fusioa da, grindcore musika estiloa jorratzen duena. 

Bertzetik, Zapatillera lagun kanpaina martxan dagoela oroitarazi dute Zapatillerako kideek eta lagun bilakatuz gero, urtean 30 euroren truke, kontzertu zein ekitalde guzietaz debalde disfrutatu daitekeela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun