Euskararen Eguna ospatuko dute Baztango gaztetxean ere

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 1a

Baztango gaztetxea kanpoko aldetik.

Euskararen Eguna izanen da etzi, abenduaren 3an, eta Baztango gaztetxean ere egunaren seinalea eginen dute. Horrela, Danel Galdaera, euskal artista eta kulturzalea, eta Beñat Iturbe, euskal aktorea, gonbidatu gisa ekarriko dituzte eta bakarrizketan arituko dira gaztetxean 19:30etik aitzinerat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun