Baztanen Solasean haurrendako aisialdi programa aktibatuko dute urtarriletik aitzin, eta euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrak laguntzea izanen dute helburu. Urtarriletik maiatzera bitarte martxan egonen da programa eta astero 12 orduko iraupena edukiko du.
Hala, aisialdi jardueretan parte hartzeko hezitzaile bila dabiltza eta hurrengoak exijituko dituzte:
- Euskarazko C1 titulua edota baliokideren bat edukitzea, eta titulaziorik izan ezean, eurek prestatuko duten euskara proba gainditzea.
- Aisialdiko begirale titulua edukitzea.
- Komunikazio ona bermatu ahal izateko euskara bizia zein gaitasun komunikatibo ona edukitzea.
Bide beretik, Baztanen bizi edota hura ezagutzea ere baikorki kontuan hartuko da eta lehenagotik asialdi zein kulturarteko jardueretan parte hartu izana baita.
Abenduaren 15a izanen da izen emateko azken eguna eta interesaturik egonez gero nora@taupadamugimendua.eus helbidera bidali daiteke curriculuma edota 674 35 19 17 telefono zenbakira deitu.