Eguberrietako oporrak bitartean haur txokoa eskainiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Eguberrietako oporretan begirada jarrita, 3 eta 12 urte bitartekoendako haur txokoa antolatzeari ekin diote Dindaiatik eta Baztango Udaletik. Izen ematea irekita dago dagoeneko abenduaren 4ra arte.

Elizondo Eskola Publikoan 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako euskarazko txokoa eskainiko dute, abenduaren 22tik urtarrilaren 7rat, 10:00etatik 13:00etara bitarte. Astelehenetik ortziralera irekiko dute txokoa; besta egunetan izan ezik. 10 haur beharko dira guttienez egitasmoa aitzinera eramateko eta gehienez 30. Hala, Baztanen erroldatuta daudenei emanen zaie lehentasuna.

Txokoan parte hartzeko izen ematea abenduaren 4raino irekita egonen da Dindaiako webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun