Ttikienendako haur txokoa sortu berri dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 24a

0 eta 3 urte bitarteko haurrendako haur txokoa martxan paratu dute zenbait gurasoren artean Elizondo Lanbide Eskolan

Harreman sozialak, euskararen erabilera eta herri partaidetza uztartu nahian, zenbait guraso bildu dira eta haur eta familiendako jolas librea sustatuko duen txokoa eratu berri dute Elizondo Lanbide Eskolan. Ortzegunetan, ortziraletan, larunbatetan eta igandetan izaten dituzte bilkura egunak; ortzegun, ortzirale eta larunbatetan 16:30etik 19:30erat eta igandetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30erat.

Bertzetik, txokoa hornitu ahal izateko materiala biltzen ari dira eta herritar orori zabaldu diote deialdia, horrela; jostailu, ipuin edota bertzelakoak emateko gomita zabalduz. Are gehiago, ekimenean parte hartuko duen familia bakoitzak urtean 10 euroko kuota ordaindu beharko duela jakinarazi dute; paperen, kartulinen, argizarien eta gainerako materialen gastuak estaltzeko.

Egitasmoan parte hartu nahi izanez gero,  643605525 edota 677301846 zenbakira deitu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun