Elizondo Lanbide Eskolako Ostatu eta Garbiketa Laguntzaile Zikloko ikasleek, Haur Hezkuntza Zikloko ikasleekin elkarlanean, Palestinaren aldeko txokolate solidarioa antolatu dute azaroaren 26an, 10:00etatik aitzinera, Elizondoko plazan. Bide beretik, Baztan Ikastolako eta Elizondo Eskola Publikoko ikasleek ere euren ekarpena eginen dute. Hala, Fermin Muguruzaren abesti batekin sortutako dantza erakustaldia eginen dute eta bertzelako dinamikak ere prestatu dituzte goiz osorako.