Bi emakume ospitaleratu dituzte gaur goizean bi autoren artean Arraiozen gertatu den istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 24a

112 Larrialdi Zerbitzuak jakitera eman duenez, istripua gaur 07:20 aldera gertatu da Arraiozen, Askapeko harrobitik hurbil, 44. kilometroaren inguruan. Bi zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Iruñera.

 
Bi emakume zaurituak
Larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, 27 urteko emakume batek politraumatismo larriak ditu, eta bizi euskarri aurreratuko anbulantzian eraman dute. Eta 45 urteko emakumeak, aldiz, pronostiko erreserbatuko lesioak ditu eta oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia batean eraman dute.
 
Istripua artatzera Oronozko eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak, inguruko guardiako mediku-erizainak, bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak joan dira.

Errepidea itxita egon da eta Foruzaingoaren patruilek bideratu dute zirkulazioa, bidea txandaka emanez. Foruzaingoko Argiketa Brigadako kideak ari dira istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun