'Taigako sekretuak' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia eginen dituzte bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

Elizondoko Akelarre kulturgunean izanen da dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

Elizondoko Akelarre kulturgunean 'Taigako sekretuak' dokumentala ikusteko aukera izanen da bihar, ortziralea, euskaraz. Dokumentalaren hiru egileak, Iñaki Atxa, Dani Iribarren eta Bakartxo Aniz, emanaldian izanen dira eta bertaratutakoekin solasaldia eginen dute. 18:30ean izanen da ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun