Elizondoko Baztanberri auzoko trafikoa arinduko duen zubi berria eraikitzen hasiak dira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 18a

Elizondoko Baztanberri auzoko zubibidea egiteko lanetan hasiak dira.

Hasiak dira Elizondoko zubi berriaren zimenduak egiten. Zubibide honek 62 metroko luzera eta 10 metro baino gehiagoko zabalera izanen du, eta saihesbidea eta Santiago karrika lotuko ditu. Horri esker, gaur egun Baztanberri auzoa zeharkatzen duen trafikoa arindu nahi dute.

Zimenduak jartzeko lanen artean, zubiaren zimenduetarako piloteak zulatzen eta hormigoitzen hasi dira. Egitura horrek 25 metroko luzerako hiru zutabeko estribu bat du, eta horiek harrian sartuta joanen dira, gutienez 7,2 metroko sakoneran. Zubibidearen erdiko pilarearen zimenduak lau pilote izanen ditu, eta horiek ere harrian sartuko dituzte, eta bakoitzak 15 metroko luzera izanen du.

Elizondoko zubiaren zimenduak jartzeko lanak funtsezkoak dira oinarrizkoa den egitura hori eraikitzeko. Saihesbidearen eta Santiago karrikaren arteko lotune berrian 230 metroko luzerako zati berri bat eginen dute, eta bi noranzko izanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun