San Martin egunaren seinale gisa bildu dira gartzaindarrak bi asteburutan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 17a

Herritarren konpainian sanmartinak ospatu dituzte gartzaindarrek asteburu honetan eta aitzinekoan

Argazkiak: Kattalin Arraztoa.

Lehengo garaietan sanmartinak zituzten Gartzainen herriko bestak, gaur egun, aldiz, pilarikan ospatu ohi dituzte. Alegia, sanmartinetan ere seinalea egiten jarraitzen dute eta aurten, bertze behin, urteroko ohiturei so; mahaiaren bueltan bildu dira herritarrak.

Azaroaren 9an, igandean, meza nagusia eduki zuten eta ondotik luntx herrikoia egin zuten. Asteburu honetan, berriz, larunbat arratsaldean Txaruta Pilota Elkarteko haurren pilota partidak eduki zituzten eta ilunabarrean afari herrikoia egin zuten herriko elkartean. Afariaz Eskolako Guraso Elkartea arduratu zen, eskolako jangelarako dirua biltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun