Maki Urtasun Jaimerena

Baztango Abesbatza Ttikik Olaia Inziarteren kontzertuan parte hartuko du bihar Iruñeko Gaiarre antzokian

Xorroxin irratia 2025eko azaroaren 14a

Iruñean, Bilbon eta Donostian abentura berri batean parte hartuko dute Baztango Abesbatzako Ttikiko lagunek. Olaia Inziarte kantariaren kontzertuetan parte hartuko dute. 

Lehendik ere arrastoak eman genituen gure albistegietan: udan entseatzen aritu ziren berekin, Iruñean estudioko grabazioetan ere parte hartu zuten baita bideokliparen grabaketan ere. Egiegia eta bildotsa kanta eta bideoklipak ere zabaldu ziren.

Maki eta Kristina Urtasun Jaimerena abesbatzako zuzendariek ilusioz hartu zuten Olaiaren proposamena eta gogotsu ari dira kontzertuetan kantatu behar dituzten kantuak entseatzen. Izan ere, Olaiak hiru hiriburuetan eskaini behar dituen kontzertuetan parte hartuko dute. Lehenbizikoa bihar izanen da, Iruñean, Gaiarre antzokian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun