Abenduaren 6an eginen den bertso afariko txartelak salgai daude dagoeneko
Urtero bezala, aurten ere asteburu kultura izanen dute Anizen, abenduaren 5 eta 6an. Horrela, bi egunetarako egitarau borobila prestatu dute.
Abenduak 5
Abenduaren 5ean, ortziralean, herri kirolak izanen dituzte 19:00etan eta ondotik elkartean otordua.
Abenduak 6
Abenduaren 6an, larunbatean, goizetik arrats eguna betea izanen dute. Urtero egin ohi duten bezala, goizean, paraje izenak paratuko dituzte eta aurtengoekin 21 izen izanen dira paratutakoak. Arratsaldean, 16:00etan hondar urteetako ekitaldi berezia izanen dute: herritarren testigantzen hitzordua. Aurten, Ana Mari eta Emilia arituko dira solasean lehengo Anizko eskola kontu. Horren ondotik, bideo emanaldia izanen dute, aspaldiko Anizko bideoak (aitzineko mendekoak), gaur egun heldu direnak haur ziren garaikoak, hain zuzen. 21:00etan, berriz, bertso afaria izanen dute Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperenarekin.
Ortziraleko herri kiroletan aritzeko eta otordurat joateko izena aitzinetik eman beharko da eta larunbateko bertso afarira joateko sarrerak salgai daude dagoeneko, 35 euroren truke.