Iruritako Ane Casillasek Nafarroako bigarren mailako paleta goma txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 10a

Ane Casillas (eskuinean berdez) eta Leire Artazkoz (ezkerrean), Nafarroako bigarren mailako txapelketako txapelekin.

Soraurengo Leire Aztazkozekin bikote eginez, 30-10 irabazi zien finalean Iruñeko Bergerari eta Biaini.

Nafarroako bigarren mailako paleta goma txapelketa irabazi du Oberena elkarteko Ane Casillas iruritarrak. Soraurengo Leire Artazkozekin egin du bikote eta larunbat goizean Iruñeko Oberenan jokatutako finalean 30-10 irabazi zieten Iruñeko Gure Pilota elkarteko Bergerari eta Biaini.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun