Iraganeko bestak oroituz San Martinak ospatu dituzte berroetarrek. Larunbat goizean mus txapelketa egin zen elkartean eta ondotik, herri bazkaria. Herritar andana bat elkartu zen mahaiaren bueltan. Bazkal ondoko dantzaldia Andoni akordeoilariak alaitu zuen.
Hala ere, ospakizunak ez dira akitu, San Martin egunean herriko helduenen besta etorriko baita. Urte aunitzez emakume bazkaria egiten zen elkartean azaroaren 11n. Azken urteetan, datari hutsik egin gabe, emakume zein gizon elkartzen dira. Elkarteko goxotasunak berotuko du hain berexia den eguna!